Vicente Navarro: "Casi tierra"
Azken orduko leihatila 13-26 urte: %50 deskontua
360º - Kopuru mugatua
Estreinaldia Euskadin.
Mestizajea, poesiaz betetako letrak, elektronika eta abestiari errotik buelta bat ematea. Horrelakoa da Casi Tierra, Victor Navarro madrildarraren lehen diskoa. Aktore, musikari eta konpositoreak lau urte behar izan ditu tradizioari eta maskulinotasunari buruzko gogoeta egiten duen diskoari forma eta edukia emateko.
Casi Tierra osatzen duten hamar abestiek maitasunaz hitz egiten digute begirada ezberdinetatik: fletxazoa, maite dugun pertsona baten heriotza, norberarenganako estimua, beti ere, eszenatoki nagusi bezala dauden lurra eta folklorearekin.
Doinuek, Vicenteren ahotsak eta gai guztietan lagun duen gitarrak iraganeko garaietara garamatzaten arren, konponketa elektronikoen ondorioz, Casi Tierra eta bere eszenaratzea gaur egungoa da, 60ko eta 70eko hamarkadetako musika urbanoaren, musika elektronikoaren edo espainiar eta latinoamerikar kantautoreen eragin argiekin.
Vicente Navarro – Konposizio, ahotsa
Brenda Sayuri – Oinarri elektronikoak
Rubens Allan – Gitarra
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Azaroak 12
- Ordutegia19:00
- Lekua Barakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Barakaldo Antzokia


