"Autobiografías" tailerra, Aitor Saraiba artistarekin
Marrazkia eta idazketa dira Aitor Saraiba artistak azaroan Mediateka BBKn ematen duen "Autobiografías" tailerraren oinarria. Marrazkilariaren arabera, helburua da «gure bizitzaren historia artikulatzea», tailerraren bi egunetan proposatuko dituen ariketen bidez, parte-hartzaile bakoitzak horiek ordenatuko baititu bere autobiografia egiteko.
Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez teknikak edo ezagutzak izatea, «zure historia kontatu nahi izatea besterik ez da behar. Ariketa sortzailea eta sendatzailea, non zu zeu izango zaren protagonista», aurreratu du Aitor Saraibak.
Aitor Saraibarekin Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia jarri zen abian. Bere esku-hartzean, Fatxada proiekturako bakarrik egindako hiru obra berri erakutsi zituen artistak, La otra Herencia poema-testuekin. Orain, Zentrora itzuliko da, marrazkiaren eta hitzaren bidez bere autobiografia egin nahi duenari laguntzeko.
PUBLIKO HELDUARI ZUZENDUA.
25 € / 20 € AZ TXARTELAREKIN.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2020(e)ko azaroaren 10(e)tik 2020(e)ko azaroaren 11(e)ra
- OrdutegiaAzaroak 10 eta 11: 17:30-19:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa20 / 25 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


