Amets Arzallusekin eta Ibrahima Balderekin solasaldia, "Miñan" liburuari buruz

Aretxabaleta 2020(e)ko Azaroak 10
  • Amets Arzallusekin eta Ibrahima Balderekin solasaldia, "Miñan" liburuari buruz

Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak eta Ibrahima Baldek Miñan liburua aurkeztuko dute azaroaren 10ean Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan Zaporeak elkarteak gonbidatuta.

Ibrahima Balde Miñan lagunaren bizimodua kontatu du Arzallusek. 2018an Gineatik Irunerako bidea nola egin zuen azaltzen du, eta nola artatu zuen Irungo Harrera Sareak. Egoera zailetan iristen badira ere, Miñanena are zailagoa zen, ebakuntza bat behar baitzuen.

Arzallusek, Irungo Harrera Sarean parte hartzen ari zen egun batean —2018ko urriaren 25ean— Miñan ezagutu zuen, eta bere ibilbidea kontatu zion. Gineatik atera zen, bere anaiaren bila. Lehendabizi Malira jo zuen, ondoren Aljeriara, eta azkenik, Libiara. Hara iristean jakin zuen anaia hil zitzaiola, patera batean Europara zeharkatzen ari zenean. Miñanek Europan bukatu zuen, nahiz eta hasierako helburua ez zen hori.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Azaroak 10
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zaraia Aretoa

Non