(BERTAN BEHERA) XXII. Jota lehiaketa albokaz lagunduta
"Portugalete uri urena - Iñaki Ossorio memoriala".
Izena emateko epea 2020ko urriaren 29an, osteguna, bukatuko da.
ARAUAK:
- Lehiaketa 2020ko azaroaren 8an, igandea, egingo dugu, 12:00etan, Santa Klara
- kulturtegiko anfiteatroan.
- Lehen hamabi bikote hartu ahal izango dute parte.
- Bikote guztiek dantzatuko dute fandango eta arin-arin bana, albokaz lagunduta.
- Erritmo biotan erabili beharko dira gutxienez hiruna dantzapausu desberdin.
- Parte-hartzaileek gure herriko jantziak eramango dituzte eta lehiaketa hasi baino ordu
- erdi lehenago bertaratu beharko dute.
- Dantzaldien ordena zozketaz erabakiko da lehiaketari ekin baino lehen.
- Epaileek honakoak hartuko dituzte kontuan: erritmoa, dantzalagunen arteko
- bateragarritasuna, dantzapausuak, jantziak eta bizkortasuna.
- Epaileak tradiziozko musika eta dantza arloko adituak izango dira. Horien erabakiak
- aurkaezinak izango dira.
- Parte hartu nahi dutenek izena emateko orria bete beharko dute eta NAN edo familia
- liburuaren fotokopia irakurgarria aurkeztu.
Informazio gehiago, txertaturiko dokumentuetan.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2020(e)ko Azaroak 8
- Ordutegia12:00
- Lekua Santa Clara Kultur Zentroa
Casilda Iturriza, 10
Portugalete - Web Santa Clara Kultur Zentroa


