"Yo, Mussolini"

Santurtzi 2020(e)ko Urriak 30
  • "Yo, Mussolini"

2020ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Yo Mussolini Leo Bassik sortu eta interpretatzen duen obra probokatzaile eta dibertigarria da, non baikortasuna eta intolerantziari adimenez aurre egiteko gogoa aldarrikatzen den. Horretarako, txistea eta probokazioa manipulazio politikoari buruzko hausnarketa sakonarekin uztartzen dira, bai eta barrea eta pentsaera positiboa proposatu ere, faxismoaren aurkako antidoto gisa.

Sumatu nuen garrantzitsua zela salatzea Mussolini eta bere alderdi faxista Italian edo Hitler eta naziak Alemanian oso zeregin zehatza betetzeko zuen elite batek sortutakoak zirela. Helburu argia zuten: Boltxebikeen iraultza Europako eta Estatu Batuetako langile-klaseetara ez zabaltzea. Botere honen zinismoak ez zuen mugarik ezagutu. Izan ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean ez zioten hondamendi horretan izan zuten erantzukizunari aurre egin behar izan, eta horrela eraiki zen erru osoa buruzagi zital eta zoroena zelako mitoa. Beharbada, garrantzitsuena zera da, botereek faxismoa iritzi publikoa manipulatzeko helburuz asmatu eta beldurra arma gisa erabili zutela erakustea. Militarren uniformeak, etengabeko irainak, ezjakintasunaren laudorioa edo indarkeria fisikoaren mehatxua... ezer ez zen hargatik gertatu, atzean herria ikaratu eta menderatzeko estrategia irmoa zegoen.

  • Egilea/Zuzendaria/Antzezleak: Leo Bassi

 

serantes.com

Laburrean

Non