(online) Irudika 2020 - Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala
Irudika 2020ko edizio birtual honek aurreko edizioetan baino sare profesional handiagoa sortzeko aukera emango die ilustratzaile, agente, liburu-denda eta argitaletxeei. Aurreko hiru edizioetan bezala, prestakuntza-saioak, hitzaldiak eta hitzordu profesionalak eskainiko dituzte, baina oraingoan plataforma digital batetik, zeinetan atontzen ari diren mezularitza zuzeneko intranet bat (parte-hartzaileen artean erabiltzeko), hitzorduetarako bilera-gelak eta baita ere galeria pertsonal bat, bertan kargatu dezazuen zuei eta zuen proiektuei buruzko informazioa eta zuen lan, katalogo nahiz lanespazioen irudiak.
Ekitaldia urriaren 29tik 31ra bitartean hasiko da Artium Museoan, espero bezala, eta modu birtualean luzatuko da azaroaren 30era arte.
Aukera izango duzue hilabetez aztertzeko Uruguai, Quebec (Kanada) eta Frantziako gonbidatuekin elkarlanean sortu duten edukia eta Euskadin bertan sortutakoa. Beren estudio, etxe, bulego eta abarretako ateak jo dituzte eta ilustrazio eta argitaletxe munduarentzat biziki interesgarriak diren solasaldiak antolatu dituzte.
Plataforma birtualerako sarrera erostean, ikusiko duzue bereizi egiten dituztela ilustratzaileak, agenteak, enpresak eta argitaletxeak, bisitariak, erakundeak, liburutegiak eta liburu-dendak. Horrek balio die parte-hartzaileen “komunitatea” eta zuen galeriak antolatzeko, zeren aurten denok duzue aukera 60€ren truke Sektore Paraleloak, Argitaletxe Mundua eta ilustrazio Mundua atalen edukiez gozatzeko eta harremanetan jartzeko edozein kategoriatako parte-hartzaileekin. Prestakuntza-saioak ere digitalak direnez, ez dute izango edukiera mugarik.
Bestalde, Sektore Paraleloak ataleko aurtengo gaia da Muralismoa eta Street Art. Ezin badituzte ekarri gonbidatuak, behintzat gonbit egingo dizuete bidaiatzeko beren lekuetara, beren eskutik ikus ditzazuen beren hirietako kaleak, eurek berriz Euskadi erakutsiko diegularik urtean behin irekitzen duten leihotik, alegia, Irudikatik.
Gogor ari dira lanean hurbileko esperientzia bat eskaintzeko, urrunetik bada ere, posible izan dadin Irudika are urrunago eramatea munduko bazter guztietako profesionalekin konektatuz. Edukia gaztelaniara, ingelesera, euskarara eta frantsesera itzuliko da.
-
Irudika Bidaia Gida-liburua Deskargatu
-
Erabilera gomendioak Deskargatu


