Dokumental laburren emanaldia: "Orbainak" + "Artiko" + "El infierno"
2020ko Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen barruan.
Orbainak
Osaba, Aita eta Semearen historia pertsonalek lerro bat marrazten dute euskal imajinario kolektiboan. Lerro horrek orbain baten forma du.
- Zuzendaritza: Jorge Moneo Quintana
- Gidoia: Jorge Moneo Quintana
- Ekoizlea: Kleinen filmak Elorri Sarasola Barandiaran Jorge Moneo Quintana
- Argazkilaritza: Jorge Moneo Quintana
- Muntaketa: Jorge Moneo Quintana
- Musika: Benito Macías Cantón
- Iraupena: 29 min
- Hizkuntza: Euskara, azpitituluak gaztelaniaz
Mahaiaren gainean, Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin nuen azken bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori adimen-kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.
- Zuzendaritza: Josu Venero, Jesus Mari Lazkano
- Gidoia: Xabi Paya
- Ekoizlea: SIGNO DIGITAL Josu Venero, Jesus Mari Lazkano
- Argazkilaritza: Eric Esterle, Adam Laity, Iyán Altube
- Muntaketa: Naiara Román
- Musika: Misha Mishenko
- Iraupena: 17 min
- Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak gaztelaniaz
El infierno
- Zuzendaritza: Raúl de la Fuente
- Gidoia: Raúl de la Fuente, Amaia Remírez
- Ekoizlea: KANAKI FILMS Amaia Remírez
- Argazkilaritza: Gorka Gómez Andreu, Raúl de la Fuente
- Muntaketa: Raúl de la Fuente
- Musika: Mikel Salas
- Iraupena: 23 min
- Hizkuntza: Ingelesa eta krio. Azpitituluak gaztelaniaz
- Laburpena: Chennuk 15 urte zituela egin zuen lehen delitua: kaleko ume izatea. Horren ondorioz, infernura eraman zuten, Pademba Road kartzelara, Freetownen. Mr Sillah da infernuko nagusia eta harekin ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen ateratzea. Orain bertara itzuli nahi du.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 28
- Ordutegia19:30
- Lekua Vital Fundazioa Kulturunea
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaEuskara
- Web Vital Fundazioa Kulturunea


