"Sarima: Mundu magiko bat"
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XVI – Sarima: Mundu magiko bat erakusketa irekita egongo da urriak 24tik azaroak 14ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
Marisa López ilustratzailearen goitizena da Sarima, bere izenaren silaben ordena alderantzikatzearen emaitza. Bilbokoa da eta bertan bizi da, eta ilustratzaile digitala, diseinatzaile grafikoa eta irakaslea da. Bere eskutik izaki eta mundu fantastiko ugari sortu dira: elfoak, sorginak, euskal mitologiako izakiak, maitagarriak, faunoak, aztiak, emakume gerlariak... era guztietako izaki magikoak, haren irudimenetik sortuak, gure ametsak are joriagoak izan daitezen. Ilunabar: Magic Fables liburuko bere ilustrazioak, Pedro Urvi idazlearen liburuetarako bere azal magistralak eta argitalpen desberdinetarako egin dituen beste hainbat lan bisitatuko ditugu.
Sarima ilustrazio editorialean aritzen da batez ere. Hala, argitaletxe zein idazle independenteentzako azalak egin ditu. George Lucas zuzendariak The Counselor ilustrazioa hautatu zuen Chicagon duen museoko webgunean ilustrazio digitalen ataleko buru izateko. 2011n Ilunabar: Magic Fables bere aurreneko liburua argitaratu zuen idazle gisa, Dibbuks argitaletxearekin. Character designer eta final artist gisa parte hartu du MMORPG Black Age Onlinen, baita Iron Belt estudioetako Battle for Gea jokoan ere. 2009an Mallorca Fantástica-ko Ilustrazio Saria jaso zuen. Bere ilustrazioetako batzuk Exotique eta Expose urtean behingo argitalpenetarako aukeratu izan dira; Ballistic Publishing argitaletxeak kaleratzen ditu eta mundu osoko artista digitalen lanik onenak biltzen ditu. Fantasia hedatzen diharduen Imaginarios aldizkariko arte zuzendaria izan da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko urriaren 24(e)tik 2020(e)ko azaroaren 14(e)ra
- Lekua Donostiako Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web Donostiako Udal Liburutegi Nagusia


