"Man up"
Ikuskizun berri honetan, Teatro en vilo taldeko zuzendariek mozorroa kendu nahi diete maskulinitatearen kontakizun tradizionalari eta haren erreferenteei, ironia, lotsagabekeria eta umore absurdoa baliatuz.
Gizonezkoen kode tradizionalak zaharkituta geratu dira, baina oraindik ez da berririk landu. Testuinguru horretan, Man up lanak zalantzan jarri nahi ditu gizona izateari buruz dauden uste kulturalak, eta gizon izateko modu berriak asmatu.
Sei aktorek maskulinitatearen inauteri handia antzeztuko dute, gizontasunaren estandarrak arautzen dituzten kultur erreferenteak deseraiki, eraiki edo eraisten eta, aldi berean, munduan zein leku duten eta zein nortasun izan behar duten hausnartzen.
- Konpainia: Teatro en vilo
- Zuzendaritza eta antzerkigintza: Andrea Jiménez y Noemí Rodríguez
- Antzezleak: Fernando Delgado-Hierro, Pablo Gallego Boutou, Andrea Jiménez, Alberto Jo Lee, Juan Paños, Noemí Rodríguez, Baldo Ruiz
- Koreografia: Amaya Galeote
- Ekoizpena: Centro Dramático Nacional
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2020(e)ko Urriak 23
- Ordutegia20:30
- Lekua Félix Petite Antzokia
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa13 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Félix Petite Antzokia


