Poetika 2020: Julia Piera, Itziar Minguez eta Beñat Olano
Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira hiru emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08:30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian
Urriak 22, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Poeta: Julia Piera
Aitzinsolasa: Itziar Minguez
Musika: Beñat Olano (biolina)
Julia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen Ekonomian lizentziatu ostean, Bolonia eta Brighton hirietan bizi izan zen; lau urtez Literatura eta Hizkuntza Erromanikoak ikasten aritu zen Harvard-eko Unibertsitatean; eta gero Dublinen, han Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, y Puerto Rico Digital (2010eko Francisco de Quevedo Saria eta Ausiàs March Saria Akzesita). Azken horrekin Kritika Sarien eta Literaturako Sari Nazionalen finalisten artean agertu zen. Hainbat antologietan parte hartu du, horien artean, Forrest Gander-ek egindako Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century bilduman, XXI. mendeko hamar poeta berritzaileenen artean dago bertan. Gaur egun Colby College-ko Espainiako sailan zuzendaria da.
Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebistako gidoilaria. Zuzenbidean lizentziatua da. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante eta Que viene el lobo (Nicanor Parra saria, 2016). Euskadi Literatura Sarietan, finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerki solteak.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2020(e)ko Urriak 22
- Ordutegia19:30
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaGaztelania
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


