"Matematika eguneroko bizitzan" programa: "El Sudoku: bajo una mirada matemática", Maria Merino Maestreren hitzaldia
Urriaren 20an eta 27an (asteartea bata zein bestea) Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "Matematika eguneroko bizitzan" programaren edizio berri bat hartuko du.
Lehenengo hitzorduak (urriaren 20a) "El Sudoku: bajo una mirada matemática" du izenburua, eta bertan Maria Merino Maestre UPV/EHUko Matematika saileko irakasle agregatuak hartuko du parte. Urriaren 27an izango da "Matemáticas + Innovación: la fórmula secreta de la transformación digital y las startups", eta Dae-Jin Lee izango da hizlaria, Bilboko Basque Center for Applied Mathematics zentroko ikertzailea.
Bi hitzaldiak Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30ean. Bietara sartzeko, ezinbestekoa da dagoeneko Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.
URRIAK 20 (ASTEARTEA), 19:30ETAN: "EL SUDOKU: BAJO UNA MIRADA MATEMÁTICA"
Sudokuri munduko hazkunderik azkarrena duen buru-hausgarria esaten zaio. Komunikabideen eta mundu osoko artista eta zientzialarien arreta erakarri duen fenomenoa da. Hitzaldi honetan bere jatorriaz, aldaera entretenigarriez eta gaur egun duen interesaz hitz egingo da. Matematika-begirada baten bidez argituko da haren eragina: matematika-lengoaia bidezko ebazpena, konplexutasun konputazionala eta joko horri buruzko aieruak. Gainera, logikan oinarritutako denbora-pasa honen inguruko bitxikeriei erantzuten saiatuko da, komunitate zientifikoan duen eraginaren zati bat erakutsiz.
Hitzaldia Maria Merino Maestrek emango du, Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Saileko irakasle agregatuak. María Merino Maestrek 1999an Zientzietako (Matematika) lizentziatura eta 2005ean doktoretza lortu zituen unibertsitate honetan. Operations Research & Management Science eremuko hogeita hamar argitalpen zientifikoren egileetako bat da. Gainera, hainbat kongresu, ikerketa-proiektu, teknologia matematikoaren transferentzia-kontratu, unibertsitate-gizarte eta hezkuntza-berrikuntzako kontratutan parte hartu du.
URRIAK 27 (ASTEARTEA), 19:30ETAN: "MATEMÁTICAS + INNOVACIÓN: LA FÓRMULA SECRETA DE LA TRANSFORMACIÓN DIGITAL Y LAS STARTUPS"
Silicon Valley (HBO) serie ezagunak balio lezake gaur egun berrikuntzaren munduan zer gertatzen den ondo ulertzeko. Telesailak 70eko hamarkadan AEBetan multinazional teknologiko handiak sortu zituzten hogei urteko belaunaldi haren irudi idealizatua parodiatzen du; euren enpresak beren kafetegi kuttunean ordenagailu eramangarritik kudeatzen dituzten gaur egungo hogeitaka urteko gazteen aldean.
Gaur egun, garraioa, kirola, ostalaritza, musikaren industria edo harreman sozial eta profesionalak bezalako sektoreak irauli dituzten aplikazioen ohiko erabiltzaile dira herritarrak. Hala ere, oso gutxi dakigu fenomeno horretan lagundu duten algoritmoen jatorriari buruz. Algoritmo horiek metodo matematikoetan edo teoremetan oinarritzen dira, eta haien sortzaileek (duela zenbait mende) ez zuten inoiz imajinatu gaur egun nonahi dauden aplikazioak.
Hitzaldi honek ikuspegi orokor bat emango du eguneroko bizitzaren hainbat adibideren bidez, startup baten sorkuntzaren eta metodo zientifikoaren bidezko berrikuntzaren arteko analogian oinarrituta.
Horretarako, Dae-Jin Lee Ingeniaritza Matematikoko doktorea (Estatistika Zientzia eta Tekniketako espezialitatea) eta Basque Center for Applied Mathematics zentroko ikertzailea, non Datuen Zientzia eta Inteligentzia Artifizialaren arloko Estatistika Aplikatuko taldearen buru den, bertan izango da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 20
- Ordutegia19:30
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


