"Sharing Home"
Sharing Home gune ezegonkor bat da, non paretak garden bihurtzen baitira, eta hormak edo negoziatu edo inposatu egiten baitira. Mundu fisikoaren eta ideien munduaren arteko leku bat, non dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere.
Burugabekeria arrazoizko baten eta ezin konta ahala arrazoi burugaberen artean, bertsotan biluzteko eta eroei dantzara irteten uzteko. Dantza garaikidearen eta dantza flamenkoaren artean, biek konpartituko duten eremu bat bilatzen du Denis Santacana koreografoaren Sharing Home ikuskizunak, fusiotik ihes eginez.
Denis Santacana
2013. urteaz geroztik, hainbat dantza-diziplinatan adituak diren dantzariez osatutako talde handi bat erabiltzen duen lan baten bidez publikoarengana iristeko modu berrien bila dabil Denis Santacana dantza-konpainia. 2013. urteaz geroztik, konpainiaren lanak Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 26. eta 27. edizioetan hautatu dituzte, eta hainbat sari lortu dituzte, hala nola publikoaren saria 2013. urtean. Halaber, finalerdira eta finalera iritsi dira Burgos-New York nazioarteko lehiaketaren 2013., 2014. eta 2016. edizioetan.
2016. urtean, konpainiak koreografiarik onenaren 2. saria jaso zuen Espainiako Dantzako eta Flamenkoko Koreografia Lehiaketan, eta koreografiarik onenaren 1. saria Madrilgo Tetuan barrutiko Koreografia Lehiaketan, baita egonaldiko koreografoen saria eta jatorrizko musikarik onenaren aipamena ere. Konpainiaren lanak jaialdi garrantzitsuetan programatu dira, hala nola FEX (Granadako Musika eta Dantzako Nazioarteko Jaialdia), Eñe (Madril), Dantzan Bilaka (Bilbo) eta Resolution (Londres) izenekoetan.
- EGILEA / ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Denis Santacana
- DANTZARIAK: Alazne Uralde, Víctor Fernández eta Denis Santacana
- MUSIKA: Víctor Guadiana
- ARGIZTAPEN DISEINUA ETA BIDEOPROIEKZIOA: Emilio Cordero
- ARGAZKIA: Gorka Bravo
- BIDEOA: Quartan Producciones
- JANTZIAK: Pilar Lastra Juanes
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaDenis Santacana Compañía de Danza
- Data 2020(e)ko Urriak 9
- Ordutegia20:00
- Lekua Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo - Zenbatekoa8 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa


