Solasaldi musikatua En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxe abeslariarekin
Berbetan ekimenak bi hitzaldi berri eskainiko ditu, euskararen erabilera eta ezagutzarekin zerikusia duten gaiak lantzeko eta gogoeta egiteko.
Martxoan Covid-19aren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Birusa elkarteak, Udal Euskaltegiak, Kaltxango AEK-k eta Eskolabarri eta Anaitasuna ikastetxeek jardunaldiak antolatu dituzte berriro, Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.
Saio honetan, En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxe abeslariarekin solasaldi musikatua izango da. Saio hau ere Lobiano Kultur Gunean izango da, urriaren 7an, asteazkena, 19:00etatik aurrera.
Bi hitzaldietan gehienez ere 65 pertsona sartu ahalko dira, eta antolakuntzatik azaldu dutenez, gutxieneko distantzia eta higiene neurri guztiak errespetatuko dira, parte-hartzaileek modu seguruan gozatu dezaten topaketez.
Berbetan jardunaldiak 1999ean antolatu ziren lehenbizikoz, eta hogeita bat urte geroago ere, euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak burutzen dira.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 7
- Ordutegia19:00
- Lekua Lobiano Kultur Gunea
Goienkale 10
Ermua - HizkuntzaEuskara
- Web Lobiano Kultur Gunea


