Oskar Gonzalezen "Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte" liburuaren aurkezpena
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte (Cálamo argitaletxea) liburuaren aurkezpena, urriaren 7an (asteazkena).
Aurkezpen hau urriaren 11ra arte Bilbon egiten ari den Liburu Azokaren barruan sartzen da. Gainera, #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazioan ere parte hartzen du.
Hitzordua Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak.
Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.
Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte liburuan, taula periodikoan zehar ibilaldia egiten da, eta material artistiko ugari erakusten dira; besteak beste, beira-maisu onenek errezeloz gordetzen zuten hauts preziatua, faltsutzaile maltzurrak askatzen zituen konposatua edo itsasotik haratago zetorren pigmentu urdina. Galdera hauei ere erantzun nahi zaie: kolore berdeak Napoleon hil zuen?; XIX. mendeko koadroetan momia birrinduak daude? edo zergatik zimeltzen dira Van Gogh-en ekiloreak? Azken batean, arte-lan bakoitzak unibertso kimiko liluragarri bat du barruan.
Oskar González (Laudio, 1983) Kimikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, unibertsitate horretako irakaslea da Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Arte Ederren Fakultatean. Konbinazio horren ondorioz sortu zen Zientziaren eta Artearen arteko lotura ezagutarazteko interesa. Haren dibulgazio-artikuluak aldizka argitaratzen dira "Kultura Zientifikoaren Koaderno"-ko #KimikArte atalean. "Zientzia Kaiera" eta "Principia" aldizkariekin eta "Norteko Ferrokarrila" eta "La mecánica del caracol" irrati-saioekin ere kolaboratzen du.
Javier San Martinek lagunduko dio Oskar Gonzálezi. Zientziaren Gizarte Komunikazioan doktorea da EHUn. Zientziaren irrati bidezko komunikazioaren kalitatea du aztergai nagusia. Hainbat komunikabidetan lan egin du (prentsa, irratia, telebista eta internet) 16 urtez baino gehiagoz, eta bere lan profesional nagusia Radio Euskadi, Radio Bilbao, Onda Vasca eta Punto Radio Bilbao izan da. Gaur egun, "Activa Tu Neurona" zientziaren dibulgazio-bloga eta "Activa Tu Neurona Radio" eta "La Cápsula de la Ciencia" irratsaioak zuzentzen ditu. Gainera, zientzia zabaltzeko hainbat blog eta aldizkari digitaletan parte hartzen du, besteak beste, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako "Mujeres con Ciencia".
#BILBAOUDAZKENA2020
Topaketa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da. Proposamen honekin, Bilbo kulturaz eta gustu eta interes guztietarako planez beteko da urrian eta azaroan. #BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultura-sektorea bultzatzeko eta hari eskua emateko egindako apustua da, COVID-19 krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat dela baitaki.
#BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 7
- Ordutegia19:00
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


