Tailerra: "Erakusketaren saioa (1977-2017) . Hirugarren hamarkada 1997-2007"

Bilbao 2020(e)ko urriaren 6(e)tik 2020(e)ko urriaren 14(e)ra
  • Tailerra: "Erakusketaren saioa (1977-2017) . Hirugarren hamarkada 1997-2007"

Tailerraren helburua gonbidatutako hizlariekin sinposioan parte hartu aurretik hitz egiten hastea da. Bertan, Ana Devic, Yaiza Hernández, Lisette Lagnado, Maria Lind, Ruth Noack eta Azucena Vieitesek proposatutako materialak landuko dira. 

Lau saiok osatzen dute tailerra; bat Peio Aguirrek koordinatuko du eta beste hirurak, berriz, Bulegoa z/b osatzen duten kideek. 

PEIO AGUIRRE: ATZOKO PAPERAK. ERAKUSKETA FORMATUA ETA ARTEAREN KRITIKA MILURTEKOA ALDATZEAN 

2000. eta 2004. urteen artean Gara egunkariaren Mugalari kultura-gehigarrian argitaratutako aipamen kritikoen eta artikuluen bidez, saio honetan arte garaikidearen egoera aztertzen da, mende-aldaketan, testuinguru hurbilenean eta nazioartean. Egunkari horretan astero argitaratutako artikuluak oso lagungarriak izan ziren arte-kritikariaren identitatea osatzeko, gaur egun ere niretzat erabakigarria dena. Laurogeita hamarreko hamarkadan eta milurtekoaren hasieran, erabat berritu ziren arte-praktika garaikideak: komisariotzaren sorrera, “instituzionalizazio berria”, eta ekonomia berriaren edo modaren esparrutik arte-proiektuak sustatzea. Aldaketa horietako batzuek eragina izan zuten erakusketaren forman konbentzio gisa. Aldi berean, “mende-amaierako espiritu” hura kutsatuta zegoen, suhartasun neoliberalarekin, eta instituzioetan eta artearen praktika “tradizionaletan” aldaketa izateko irrikarekin. Mugalariaren orrialdeak arte-komunitate baten topaleku izan ziren, eta eremu publiko bat sustatu zen kultura-gehigarri baten barruan, “euskal kultura” deritzon horretan sendo errotuta. Arte-kritikaren gaur egungo hutsak berriro azaleratzen du eremu publikoaren auzia. Duela hogei urteko dokumentuei begiratuz, erakusketaren ideia eta kritikaren egoera berrikusten dira, urte haietako testuinguru hurbilean, nazioartean txertatuta.  

Peio Aguirre. Arte-kritikaria, komisario independentea eta editorea. Donostian bizi da eta bertan lan egiten du. La línea de producción de la crítica liburuaren egilea da (consonni, 2014). Erakusketak komisariatu ditu instituzio hauetan, besteak beste: MACBA Museo d’Art Contemporani de Barcelona; Bilboko Arte Ederren Museoa; Tabakalera, Donostia; ARTIUM, Gasteiz; CAAM Kanaria Handiko Arte Modernoaren Zentro Atlantikoa; eta San Telmo Museoa, Donostia. 2000. urteaz geroztik, aldizkari espezializatuetan eta Estatuko eta nazioarteko egunkarietan argitaratu du, hala nola hauetan: Gararen Mugalari gehigarria, La Vanguardia-ren Cultura(s), EXIT, A-desk, Afterall, A Prior Magazine, Flash Art, El estado mental; e-flux journal, Concreta eta El País-en Babelia. 2019an Espainiako Pabiloiko komisarioa izan zen Veneziako 58. Bienalean. 2006. urtetik gaurdaino, kulturako kritikaz idazten du bere blogean: Crítica y metacomentario.

Egunak: 2020ko urriak 6, 7, 13 eta 14.

Orduak: 16:30-19:00.

Edukiera: gehienez 20 lagun.

Izena emateko: bidali email bat azkunazentroa@azkunazentroa.eus helbidera informazio honekin:

  • Izen-abizenak
  • Curriculum laburtua (gehienez, orrialde bat).
  • Proposatutako komunikazioaren laburpena (gehienez, 200 hitz).

Izen-emate epea: Irailaren 1etik 30era

Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda (email bidez)


Laburrean

Non