"Dehesa, el bosque del lince ibérico"
Dokumental horrek Iberiar penintsulako leku ezezagun batera eramango gaitu: Dehesa. Munduan bakana den baso horretan askotariko emozioak ezagutuko ditugu. Arteek, artelatzek eta erkametzek gudu-zelai bat osatzen dute, eta bertan belarjale handiek erronka jotzen diote elkarri, katamotz iberiar dotore eta isilek eta arrano izugarriek ehizatzen, eta loreek harrapariak ezkutatzen, kamuflaje harrigarrien bidez. Hala ere, leku atsegina izan daiteke, eta distantzia handiak egiten dituzten bidaiariak hartzen ditu urtero, zeinek neguko kuarteltzat hartu baitituzte paraje horiek. Klima epelagoaren eta elikagai preziatuenaren bila doaz, Dehesako urrearen bila: ezkurrak. Horixe da zuhaitzek animaliekin darabilten truke-txanpona beren biziraupena babesteko.
Joaquín Gutiérrez Acha, 2020.
Espainia. 94 minutu.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 6
- Ordutegia20:00
- Lekua Florida Zinemak
San Prudencio, 22
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa1,5 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Florida Zinemak


