Fernando Carvalho: "Ableton Live tailerra"

Bilbao 2020(e)ko urriaren 5(e)tik 2020(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Fernando Carvalho: "Ableton Live tailerra"

Fernando Carvalho (Lisboa, 1976), gaur egun Bilbon finkatutako konpositore eta inprobisatzaile portugaldarrak Ableton Live tailerra emango du Azkuna Zentroaren Hotsetan. Musika esperimentaleko programaren barruan. 

Lantegi honetan, artistak soinu-konposizio eta -diseinuko hainbat teknika eta metodo erakutsiko ditu, musika esperimentaleko lanak egiteko erabilitakoak. Bere lan egiteko modu bereziaren azalpena oinarritzat hartuta, gogoeta egingo du erabaki teknikoei eta artistikoei buruz, eta parte-hartzaileei eskatuko die beren auziekin eta bitxikeriekin zuzentzeko. Tailerrak hiru eguneko iraupena izango du, eta, amaitzeko, laborategiaren azken egunean, kontzertuaren prestakuntza teknikoa eta kontzeptuala egingo da.   

Tailerrean Ableton Live softwarea erabiliko da oinarrizko tresna gisa, hainbat tresna elektroniko eta akustikorekin batera, soinu-piezak ekoizteko aukera tekniko guztiak probatzeko.

Urriak 5etik 7ra (astelehenetik asteazkenera)

Astelehenean eta asteartean 17:00etatik 20:00etara
Asteazkenean 16:00etatik 18:00etara

Musika esperimentalean eta elektronikoan interesa duten helduentzat 

Parte hartzaileek urriaren 7ko kontzerturako sarrera bikoitza izango dute.

25€ / 20€ Az Txartelarekin

Sarreren salmenta


Laburrean

Non