Lorelei Green & Ana Guerra
20:00 – LORELEI GREEN
Lorelei Green oso gaztetan hasi zen idazten.
Liluratuta geratzen zen kantu guztien hitzak aztertutzean.
Loop deiturikoen bidez kantatzen zituen, doinuak gastatuta utzi arte.
2013an, gitarra eskuan, bere konposizio propioak jotzen hasi zen kalean eta tabernetan.
Geroztik, Bilboko kantautoreak 100 kontzertu baino gehiago eskaini ditu eta mota guztietako areto, antzoki, taberna eta guneetan zehar ibili da Penintsulan zehar, hainbat formatutan, baina beti bere doinuen muinari lotuta.
21:00 – ANA GUERRA
Beti zorrotz, Ana Guerra presarik gabe baina irmo murgiltzen da gure herri-musikan.
24 urte baino ez ditu, baina dagoeneko erakutsi du interpretatzaile moldakor eta sendoa dela eta pozteko aukera ugari eskainiko digula – horretarako 2017ko OT lehiaketan izandako parte-hartzea ikustea besterik ez dago –. “Ni la hora” doinua da horren frogarik onena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Urriak 2
- Ordutegia20:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- Web BBK Aretoa



