Elvira Lindoren "A corazón abierto" liburuaren aurkezpena
Urriaren 1ean, osteguna, A corazón abierto eleberria aurkeztuko du Elvira Lindok Bilbon.
Eleberri honetan, Elvira Lindok bere gurasoak literaturako pertsonaia bihurtzen ditu, haiengana askatasunez, buru-argiz eta jakinduriaz hurbiltzeko. A corazón abierto liburuan, istorio honetako kontalariak gurasoen harreman sutsu eta bihurria kontatzen du, eta haren nortasun neurrigabeak eta bihotz ahulak nola markatu zuten familia osoaren bizitzaren pultsua, 1939an Madrilen gertatutako atal batetik abiatuta.
Elvira Lindo Cadizen jaio zen eta kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Lehen urrats profesionalak egin zituen Radio Nacional de España, Cadena SER irratian eta telebistan, gidoilari, esatari, iruzkingile eta aurkezle lanetan. Irrati-gidoietan sortu zen Manolito Gafotas pertsonaia. 1994an argitaratu zen serieko lehen liburua, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Bere bibliografiak honako izenburu hauek ditu: Lo que me queda por vivir, Lugares que no quiero compartir con nadie, Noches sin dormir eta El País egunkariaren kronikak, Tinto de verano. Bere sarien artean, hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (1998), 2005ean Liburutegi Laburraren Saria Una palabra tuya eleberriagatik, Nazioarteko Kazetaritza Saria (2015) edo Kataluniako Editoreen Gremioaren Atlantida Saria (2009). Gainera, El País egunkarian eta La Ventana de Cadena Ser programan parte hartu ohi du Lindok.
Egilearekin egongo da Félix Linares. Linares irratiaren, zinemaren eta kulturaren "ahots" bihurtu da Bilbon. Bere gaztaroaren garaian Bilbo inguruan zeuden zinema ugarietan ondu zen Linares, eta 19 urte zituela ekin zion bere ibilbide profesionalari irratian, Bilboko Radio Popular irratian. Egin eta El Correo egunkarietan lan egin du, baita TVEn ere. Etxe euskaldun guztietan sartzen da ETB2n 25 urte daramatzan La noche de... programaren bidez. Kike Martinekin batera, Radio Euskadiko Iflandia programa aurkezten du.
Topaketa hau Liburu Azokaren barruan dago. Azoka, urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Aldi berean, #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazioaren parte da.
Hitzordu hau Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30ean, edukiera bete arte. Sarrera gonbidapenarekin izango da, eta helbide honetan eskura daitezke: www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30ean irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Urriak 1
- Ordutegia19:30
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


