Deusto Unibertsitateko Gradua: "Industria Diseinuko Ingeniaritza"
(Sartzeko probetan izena emateko epea zabalik da 2020ko apirilaren 29ra arte)
--
Gradu hau pertsona sortzaile eta behatzaileentzat eginda dago, gizartea hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak garatu nahi dituztenentzat; sortzeko duten gaitasuna eta pentsamendu analitikorakoa bateratu eta diziplina arteko taldeetan lan egin nahi dutenentzat. Helburua hauxe da: ideiak errealitate bihurtzea.
Bizkaian Deustuk bakarrik eskaintzen duen gradua da; eta Araban, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian, Asturiasen, Burgosen, Leonen eta Palentzian ere eskaintzen ez dena. Gainera, Deustuko Unibertsitatea ikastetxe bakarra da industria diseinuan garatzen dituzun proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko eta proiektuek merkatuaren, enpresaren eta kontsumitzaileen beharrak betetzen dituztela egiaztatzeko prestakuntza osoa eskaintzen duena.
Berrikuntza eta sormena
Inguruan ditugun objektuak -altzariak, etxetresna elektrikoak, ibilgailuak, etab.- proiektatzen ikasiko duzu, era berritzailean, enpresaren lehiakortasuna areagotuz, marka indartuz eta erabiltzaileen beharrizanetarako soluzioak emanez.
- Ikasketak amaitzean, gai izango zara…
- Produktu baten bizitzako prozesu osoaren ikuspegi globala eta estrategikoa izateko: lehenengo zirriborroetatik hasi, prototipoak egin eta produktua merkaturatu arte.
- Berrikuntza diseinura aplikatzeko eta produktu eta zerbitzuei balio erantsiak sortzeko (jasangarritasuna, tokiko ekonomiak sustatzea eta design for all delakoa, hau da, erabiltzaile izan daitezkeen guztien beharrizanak kontuan hartzea).
- Diseinuko laborategi batean lan egiteko, eta bertan Design Thinking, Erabiltzailearen Esperientzia (UX) eta Gizarte Berrikuntzarako ekintzailetza metodologiak aplikatzeko. Produktuari, enpresari eta merkatuari buruzko ezagutzak batzeko espazio irekia izango da; grafikoki adierazi ahal izango dituzu zure ideiak eta ekodiseinuko eta ergonomiako alderdiak, materialak, industria prozesuak, gauzen Interneta (IoT) eta zure proiektuen komunikazioa balioztatu.
- Proiektuen fidagarritasuna diseinatzeko, gauzatzeko eta probatzeko, beharrizanen arabera.
Prestakuntza praktikoa eta parte hartzailea
Graduak oso metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzailearen aldeko apustua egiten du, ezagutza praktikoetako goi maila bermatzeko, ezinbestekoa baita hori hala izatea ingeniarien artean. Kasu errealekin ikasiko duzu, industrian diharduten irakasleen eskutik.
Azalpenak, lanak, aplikazioko ariketak, hausnarketak eta baterako eztabaidek lagunduko diete ikasleei unibertsitateko gradudun horrek izan behar dituzten gaitasunak eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako ezagutzak eta trebetasunak garatzen.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Urriaren 1(e)tik maiatzaren 28(e)ra
- Lekua Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)
Unibertsitate etorbidea, 24
Bilbao - Zenbatekoa1. ikasturtea: 60 kred. / 8625 €
- Web Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)


