Alicia Giménez Barletten "Sin muertos" liburuaren aurkezpena
Irailaren 30ean (asteazkena) Bidebarrieta Kulturgunera hurbiltzen denak Sin muertos eleberriaren zirrikituak ezagutuko ditu, Alicia Giménez Barletten azken liburua. Eleberriak, Petra Delicadoren kasu berria kontatzen du. Petra Delicado polizia-inspektore gazte eta inkonformista da, eta bere egunerokotasunetik urrundu nahi du iragana gogoratzeko, orainaren agintea hartzeko. Bere begiradaz, bere bizitza errepasatuko du: moja eskola batetik kanporatzen duten neskatila aplikatua, frankismoaren aurkako unibertsitateko neska gaztea, ezkontzen denean norabidea aldatzen duena, denarekin haustea erabaki eta polizian sartu zen lehen emakumeetako bat izatea. Petra Delicado bere bizitza kasu zoragarri bihurtu da, non aurkikuntza eta peripezia familiaren, ohituren, autoritatearen, sexuaren eta maitasunaren ikuspegi okerrarekin batera baitoaz.
Alicia Giménez Barlettek (Almansa, 1951), besteak beste, Exit, Una habitación ajena (1997ko Femenino Singular Saria), Donde nadie te encuentre (2011ko Nadal de Novela Saria) eta Hombres desnudos (2015eko Planeta Saria) nobelak argitaratu ditu. Petra Delicado inspektorea protagonista duen seriea munduan gehien itzuli eta irakurtzen den espainiar egileetako bat bihurtu du. Italiako Grinzane Cavour eta Suitzako Raymond Chandler sari ospetsuak jaso ditu.
Hitzordu honetan César Coca izango du gidari, Kazetaritzako doktorea eta Informazio Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua. Bere ibilbide profesional guztia El Correorekin lotuta dago, eta, bertan, Ekonomia, Herria eta Gizartea eta Kultura arloetan lan egin du. Dozena bat libururen egilea edo egilekidea da eta Miguel de Unamuno Saiakera Saria irabazi zuen 2006an. Kazetaritzako irakaslea da EHUn eta El Correoko eta EHUko Kazetaritza Masterreko zuzendaria.
Topaketa hau Liburu Azokaren barruan dago. Azoka, urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Aldi berean, #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazioaren parte da.
Hitzordu hau Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30ean, edukiera osatu arte. Sarrera gonbidapenarekin izango da, eta helbide honetan eskura daitezke: www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30ean irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Irailak 30
- Ordutegia19:30
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


