Amets Arzallusen "Miñan" liburuari buruzko solasaldia

Goizueta 2020(e)ko Irailak 25
  • Amets Arzallusen "Miñan" liburuari buruzko solasaldia

Amets Arzallusek interes haundia sortzen ari den Miñan liburua aurkeztuko du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko ganbaran.

Sinopsia:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.

Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

 

kronika.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Irailak 25
  • Ordutegia19:00
  • LekuaUdaletxeko ganbara
    Goizueta
  • HizkuntzaEuskara

Non