UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera"
UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan.
Uda Ikastaro honen helburua da Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizuneko garapenerako, auzolanari lotutako kultura eta balio sistemetan egon daitezkeen indargune eta aukerei buruz hausnartzea. Horren oinarrian, Zerainlab elkarteak sustatuta eta Kutxa Fundazioak babestuta, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak azken bi urteotan garatutako "Auzolantzen" proiektua dago, zeinetan ikerketa eta gogoeta uztartu diren, balio sisteman, herri txikien etorkizunerako helduleku batzuk topatzeko. Ikastaro honetan, abiapuntu horretatik jauzi bat eginez, inguruko eta nazioarteko aditu eta arituak gonbidatu nahi dira gogoeta partekatua egitera.
Helburuak
Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizunari buruz gogoeta egitea balio sistemaren eta kulturaren ikuspegitik.
Jarduera nori zuzenduta
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Egitaraua
2020-09-18
Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria
“Kultura tradizionala, auzolana eta euskal herrietako garapen historikoa“
- Patxi Juaristi Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitatea - ikertzailea
“Auzolantzen ikerketa: hainbat gogoeta auzolaneko balioen gainean etorkizunari begira“
- Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - ikertzailea
atsedena
Mahai ingurua: “Adituen solasaldia“
- Isabel Elizalde Eusko Ikaskuntza - Arduraduna
“Itxiera hitzaldia: etorkizunera begira“
- Ion Muñoa Errasti Nazioarteko aditua. Erabakitzeko - Arduraduna
Sintesia


