(H)IK DANTZA LANDU 2020 / Janet Novas: "Gorputz okupatua"
(H)IK DANTZA LANDU 2020: Workshops programaren baitan.
Gorputz okupatuta
Ikastaroa bitan banatuko da. Lehenengo zatia beroketa batekin hasiko da, klasean zehar garatuko diren ariketa sinpleen errepikapenarekin. Gutxinaka, gorputzaren energia fisikoaren maila igotzen joango da, sorkuntza lanean modu kontzienteago batean murgiltzea bultzatzen duten aukera berriak agertuz. Bigarren atalean, lan pertsonalagoan erdiratuko gara, inprobisazio erramintak erabiliz eta ikaslea galdera etengabe baten menpe jarriz, ezarritako eskemak puskatzea bultzatuz. Honela, bere behar eta interesei erantzuten dioten diskurtso bat eratuz.
Ikastaroaren helburua ezagutzeko, gozatzeko eta arriskatzeko gogoa piztea da, hanka sartzeari edo nahasteari beldurrik izan gabe.
Janet Novas dantzari eta sortzaile galiziarra. Madrilen bizi da 2001az geroztik. Dantza garaikidean formakuntza jaso zuen Madril, Brusela eta Berlinen. 2008an bere proiektuak sortzen eta garatzen hasten da, esperimentazioari eta auto-ikerkuntzari bide emanez. Bere sorkuntzak Rencontres Chorégraphiques, Festival de Marseille, Festival Nouvelles-Pole Sud, Cement Festival, Dança en Transito, MOV_S, TNT Dansa, Festival de Otoño a Primavera, Escenas do Cambio eta Bad jaialdietan aurkeztuak izan dira, beste askoren artean. Bere ibilbide luzean, sari asko jasotzen ditu: Madrilgo Dantza Jaialdian 2.saria, danceWEBeurope 2008n saria, B Mótion Jaialdian aholkularitza artistikoaren saria eta InJuve 2011 saria. Interprete modura Lisi Estarás, Daniel Abreu, Pablo Esbert, PlayDramaturgia, Matarile Teatro, Provisional Danza, Pisando Ovos, Arrieritos, Megaló Teatro, Ertza , José Reches eta Pedro Berdayes profesionalekin aritu da. Gaur egun, Pablo Esbert, Mercedes Peón eta Zap&Buj moda diseinatzaileekin kolaboratzen du (“Imaginé cinco cuerpos y ninguno era el mío” obra sortzen du hauekin). Janetek bere dantzari lana, sortzaile eta irakaslearenarekin aldizkatzen du, klaseak eta ikastaroak emanez Espainia, Europan, Latinoamerikan eta Asian.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Irailaren 14(e)tik irailaren 18(e)ra
- Ordutegia18:30-20:30
- Lekua Dantzagunea
Pelotari, z/g (Niessen Egoitza)
Errenteria - Zenbatekoa60 € (50€ ADDE + Artekaleko bazkideak)
- Web Dantzagunea
- Izena emateko informazioa


