UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika"
UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan.
Polizia- eta krimen-eleberrigintza sasoi onean dagoen generoa da; hainbeste, non gaur egun argitaratzen diren eleberri asko eta asko klabe poliziakoan idatzitakoak dira, nahiz eta berez genero horretakoak ez izan. Ikastaro honetan euskaraz argitaratutako polizia- eta krimen-eleberrigintzaz jardungo dugu, alderdi batzuetatik. Hasteko, generoaren definizioaz, generoaren arrakastaren gakoak eta generoak euskal literatura-sisteman betetzen dituen tokia eta funtzioak izango ditugu aztergai. Bigarrenik, azken hamarkadetan euskaraz argitaratutako polizia eta krimen-nobela eta egile esanguratsuenak aletuko dira (baita gaztelaniaz idatzi eta Euskal Herrian kokatutakoak ere). Azkenik, alderdi didaktikoa, hau da, polizia- eta krimen-eleberriak hezkuntza-sisteman nola erabil daitezkeen aztertuko da, kontuan hartuta gazteak irakurzaletzeko tresna ezin hobea dela, haien artean daukan arrakasta dela eta.
Hizlariak literatura adituak izango dira, UPV/EHUkoak zein kanpoko beste unibertsitatetakoak.
Helburuak
Polizia eta krimen-eleberrigintzaren sistema eta arrakastaren gakoak azaltzea.
Euskarazko polizia- eta krimen-eleberrigintza aztertu eta testuinguru orokorrean kokatzea.
Euskal idazle zenbaitek gaztelaniaz idatzitako polizia eta krimen-eleberriak aztertzea.
Polizia- eta krimen-eleberrigintzaren erabilera didaktikoak, bereziki Bigarren Hezkuntzan.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Egitaraua
2020-10-13
Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
“Polizia- eta krimen- eleberrigintza Euskal literatura-sisteman“
- Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
“Itxaro Bordaren hexalogia (edo detektibe-eleberria testuinguru periferiko batean)“
- Ur Apalategi Idirin UPPA - Unibertsitateko katedraduna
“Las novelas policíacas de Dolores Redondo“
- Maite Aperribay Bermejo UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
2020-10-14
“Detektibe bat Bilbao-La Viejan: Jon Arretxeren detektibe-eleberriak“
- Javier Rojo Cobos UPV/EHU - PDI
“Polizia-narratibak euskal haur eta gazte literaturan“
- Xabier Etxaniz Erle UPV/EHU - PDI
“Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok", didaktikan barrena“
- Miren Billelabeitia Bengoa Eusko Jaurlaritza - Bigarren Hezkuntzako irakaslea
Sintesia
Laburrean
- Mota Ikastaroa
- Data 2020(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 14(e)ra
- Lekua Bizkaia Aretoa
Abandoibarra hiribidea, 3
Bilbao - ZenbatekoaOnline matrikula
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaElebietan
- Web Bizkaia Aretoa


