Inés Aubert: "En tiempo"
Lau astetan garatu den bizipen-ikerketaren prozesua zabaldu eta partekatzea da Inés Auberten proposamena heldu den irailaren 11n, 19:00etan, amaitzeko Agoizko kultura-etxean lau astean gauzatu duen egonaldia.
Interpretatzaile-sortzaile moduan sormen-prozesuan parte hartu duten pertsona hauek egonaldian egin duten ikus-entzunezko dokumentu batetik abiatuta sartuko da eszenaratzea: Conchita Salinas, 84 urtekoa, ezin konta ahala borrokatan egin duen ekarpenak markatutako bizitza duen emakumea; Maitane Azpiroz, 39 urtekoa, dantza eta zirkuko prestakuntza duena; Iker San Miguel, 30 urtekoa, 21. kromosoman alterazioa duena (Down sindromea) eta dantza bidelagun izan duena gaztarotik; eta Luar Iriguibel, 9 urteko mutikoa.
Egonaldiaren hasieran, Inés Aubertek adierazi zuen azken erakustaldia egonaldian zehar taldeak ezagutu eta ikertzen zuenaren emaitza izango zela, eta orain berretsi digu parte-hartzaile bakoitzak bere bizi-esperientzia eman diola prozesuari eta hortik abiatuta jartzen direla eszenan pertsona bakoitzaren bizipenak: mugimenduak, keinuak, begiradak, gainerakoei interpelatzen dizkieten kontraesanak eta galderak. Gainerakoekin elkarrizketan jarduten dira eta komunitatea eratzen dute.
En Tiempo lanaren bidez, dantzari eta koreografoak gaitasunen, mugen, desiren eta parte-hartzaile bakoitzaren bizitzako etapen egoeren unibertsoari heldu nahi zion. Hain zuzen, urte batzuk daramatza hausnartzen lan-ildo horretan.
Azken erakustaldira joateko gonbidapenak ikuskizunaren aurretik banatuko dira, ordu bat lehenago, Agoizko kultura-etxeko txarteldegian. Gehienez ere bi gonbidapen emango dira pertsona bakoitzeko, eta entzunaretoko edukiera bete arte banatuko dira.
ZUZENDARITZA: Inés Aubert
INTERPRETAZIOA-SORTZAILEAK: Kontxita Salinas, Maitane Azpíroz, Iker San Miguel
Santesteban y Luar Irigibel Aubert.
IKUS-ENTZUNEZKOA: Xabier Irigibel Uriz
ARGIZTAPENA/SOINUA: Patxi Rípodas Zarranz
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2020(e)ko Irailak 11
- Ordutegia19:00
- Lekua Agoizko Kultur Etxea
Plaza José Amichis z/g
Aoiz/Agoitz - Web Agoizko Kultur Etxea


