Getxoko Habanera eta Itsas Abesti Jaialdia 2020

Getxo 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • Getxoko Habanera eta Itsas Abesti Jaialdia 2020

Egitaraua:

  • Irailak 11 (ostirala): Xató Havaneres (Vilafranca del Penedès)
  • Irailak 12 (larunbata): Grup Boira (Lleida)
  • Irailak 13 (igandea): Zozoak Abesbatza (Getxo) - Andrés Isasi abesbatza (Getxo)

Irailaren 11tik 13ra itsas doinuak berriro ere datoz Getxora 34. Habanera Jaialdiaren eskutik. Oraingoan, Katalunia eta Getxoko lau taldek gure herrian oso errotua dagoen genero horren aberastasuna gerturatuko digute.

Lehenengo egunean Xató Havaneres taldeak zabalduko du jaialdia. Vilafranca del Penedèsen sortu zen 2000. urtean eta, egun, honako musikari hauek osatzen dute laukotea: Joan Parellada (tenorra), Josep Vila (akordeoia), Jordi González (baritonoa eta zuzendari musikala) eta Ramón Sol (baxua eta gitarra). Lau lagun horiek musika eta taberna-kantuarekiko grina handia partekatzen dute eta, bere ibilbidean, berezko estiloa garatu dute. Hala ere, ahots eta estilo bereizgarriak izan arren, tradizioko habaneraren iturriak ez dute baztertu. Bere errepertorioan, habanerez gain, balsak, baladak, boleroak eta sardanak ere bildu dituzte.

Larunbatean, irailak 12, Grup Boira taldearen txanda izango da. Lleidan sortu zen 1998. urtean, José Luis Ortega Monasterio babesle zutela. Hiru ahotsek osatzen dute taldea, gitarraz eta akordeoiaz lagunduta. Taldekideak musika-ingurune anitzekoak dira eta, horri esker, bere proposamena aberatsa da. Bere ibilbidean habanera cantada ospetsuenetan aritu dira, esaterako Callella de Palafrugell, Calafell eta Patja D’Arokoa, eta baita atzerrian, adibidez, Kuban.

Azkenik, igandean, hilak 13, bertoko bi taldek amaiera ezin hobea emango diote jaialdiari. Zozoak abesbatza 1999 urtean sortu zen Areetan (Getxon). Abesbatzaren helburu nagusia musika irakastea eta jendartean zabaltzea da, herrien eta kulturen arteko lotura izan dadin. 34 ahots misto ditu gaur egun, eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteko kidea da (BAE). Hizkuntza askotan kantatzen du eta bere errepertorio zabala musika klasikoa, euskal musika, musika garaikidea, herri-musika, habanerak, gabon-kantak eta musika sakratuak osatzen dute. Arrigunaga abesbatza moduan sortu zen Andrés Isasi abesbatza eta 2004. urtean egungo izenarekin abiatu zen udaleko musika eskolan. Bere errepertorioan mota anitzeko lanak jorratzen dituzte, antzinako musikan hasi eta egungo piezetan amaitu. Bere proiektu nagusien artean nabarmendu behar da Fauréren Requiemaren interpretazioa, Gernikako Andra Mari abesbatzarekin elkarlanean.

  • Muxikebarri zentroa (Ereaga aretoa)
  • 19:00
  • Sarrera (kontzertu 1) : 3 €  (erosi)
  • Abonamendua jaialdi osorako: 7 € (Algorta eta Romoko Kultur Etxeetan salgai bakarrik)
Getxoko Udala

Laburrean

Non