UPV-EHU: Pintura Masterra

Leioa Irailaren 7(e)tik uztailaren 9(e)ra
  • UPV-EHU: Pintura Masterra

Masterren izen ematea eta onarpena

--

Pintura Unibertsitate Masterra master profesionala da gehienbat. Pinturaren ekoizpen artistikoaren arloko baldintza errealak erreproduzitzen dira, tailerrean egindako lanetik lana erakusteko eta zabaltzeko prozesuraino.

Irakaskuntza sistema ikasle bakoitzak izaera eta planteamendu profesionalekin eta gure ingurugiro kultural eta sozialean pinturaren lanketan eta bere erakusketan ematen diren baldintzak eta egoerak eremu akademikotik ahalik eta modu zorrotzenean erreproduzitua egin duen pintura lanaren garapen pertsonalizatuan oinarritzen da.

Ondokoa eskaintzen du prestakuntza programak: pintura profesionalaren berariazko lanak egiteko oinarri teoriko eta praktiko bat, bai eta aipatu lanak merkaturatu, erakutsi, katalogatu, zabaldu eta argazkiz erregistratzeko ere.

Prestakuntzan zehar lan sortzailea egingo da eta erakutsi egingo da ostean, erakusketa bat edo zenbait erakusketa antolatuz galeria publiko zein pribatutan, diziplina profesionalaren ikuspegi integrala eskainiz.

Masterrak, halaber, ikerketa ibilbide profesional bat hasi nahi duen ororentzako prestakuntza eskaintzen du, sarbide zuzena emanaz UPV/EHUren Ikerketa Arte Garaikidean Programara.

 

UPV-EHU

Laburrean

Non