UPV-EHU: Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia
--
Gure kultura ondarea paregabea eta aparta da; hortaz, balio kalkulaezina dauka. Museo, artxibo edo bildumetako hainbat pintura, eskultura, ehun eta arkeologia piezek kontserbatu eta zaharberritu beharra daukate, gizarte guztiak izan dezan ezagutza transmititzeko elementu horiez gozatzen jarraitzeko aukera. Horrela, bada, ezinbestekoa da unibertsitatean arlo horretako profesionalak prestatzea.
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak kultura ondareen aldaketak diagnostikatzeko eta aztertzeko funtsezkoak diren tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu, baita beharrezko kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak aukeratu eta aplikatzekoak ere. Kontserbazio eta zaharberritze lanei aplikatutako teknologia berriak erabiltzen eta prebentziozko kontserbazio planak diseinatzen ikasiko duzu, eta ondare historiko eta artistikoa kudeatzeko, aztertzeko, eta ondare horren zabalkundea egiteko prestakuntza jasoko duzu.
Horrez gain, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Irailaren 7(e)tik uztailaren 9(e)ra
- Lekua UPV-EHU (Bizkaiko Campusa)
I. Ikasgelategia Eraikina – 3. solairua (Errektoreordetza)
Leioa - Zenbatekoa2019-2020: 14,39 € / kredituko
- Web UPV-EHU (Bizkaiko Campusa)


