Mondragon Unibertsitateko Gradua: "Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza"

Arrasate-Mondragon Irailaren 7(e)tik uztailaren 9(e)ra
  • Mondragon Unibertsitateko Gradua: "Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza"

On line-eko izen ematea

--

Industria Diseinua eta Produktuen Garapenean Ingeniaritza tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Produktu, kontzeptu eta zerbitzuak diseinatu, birdiseinatu eta garatu.
  • Merkatu globalizatuan berrikuntzarako aukerak aztertu eta identifikatu, oraingo beharrizan sozialei eta etorkizunekoei erantzuteko.
  • Produktu guztiek beraien bizitza zikloan ingurumenean duten eragina identifikatu eta murriztu
  • Produktuaren erabiltzailearen beharrizanak aztertu eta identifikatu: ergonomia (fisikoa eta emozionala), erabilera eremua, pertzepzioa...
  • Produktuarekin desio sentsazioak sortu erabiltzailearengan, horretarako komunikazio estrategiez, estetikaz, eta abarrez baliatuz.
  • Materialen eta prozesuen ikuspuntutik teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan daitezkeen soluzioak proposatu.

Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira. 

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

 


Laburrean

Non