Kutxa Kultur Gelak: 2020-2021 ikasturteko eskaintza (izen-ematea)
Kutxa Kultur Gelak programak zure eskura jartzen du aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa, batez ere Tabakalerako 4. solairuan Kutxak dituen instalazioetan gauzatuko dena. Aurten, nobedade gisa, pandemiaren ondoren sortutako egoera edo agertoki berrian, online formatuko hainbat ikastaro proposatuko zaizkizu eta abendutik aurrera eskaintza zabalagoa eskainiko zaizu.
Kutxa Kultur Gelak adin guztietarako jarduera ugariz osatutako programa da. Gaztedi zigiluarekin haur eta familientzako tailerrak aurkeztuko dira, eta #izanezberdin programaren barruan nerabeentzako jarduerak.
18 urtez gorakoentzako ikastaroek hainbat arlo hartzen dituzte, eta horien artean gustukoen dituzunak aukeratu ahal izango dituzu.
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DA?
Pandemiaren ondoren sortutako agertoki berria dela eta, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriei zorrotz jarraituz gauzatuko da programa. COVID-19aren transmisioa ahal den neurrian saihesteko hartutako neurriak irakur ditzakezu.
Izen-emate baldintzak eta ordainketa motei buruzko informazioa
IZEN-EMATEAK
UDAZKENA ETA URTEKOAK 1. ZATIA: 2020/09/07 - 2020/09/21
BERTAN BEHERA UZTE JAKINARAZPENA: 2020/09/22
UDABERRIA ETA URTEKOAK 2. ZATIA: 2021/01/07 - 2021/01/21
BERTAN BEHERA UZTE JAKINARAZPENA: 2021/01/22
Informazio gehiago: https://www.kutxakultur.eus/eu/aulas/
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2020(e)ko irailaren 7(e)tik 2020(e)ko irailaren 21(e)ra
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Web Tabakalera


