Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Podwójne ?ycie Weroniki"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 31
  • Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Podwójne ?ycie Weroniki"

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin«Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera.

Podwójne ?ycie Weroniki

Veronika Polonian bizi da, eta ibilbide bikaina du koruko soprano gisa. Frantzian, mila kilometro baino gehiagora, bizi da Véronique, musika irakasle gaztea. Biak ezkertiarrak dira, musikara oso konektatuta bizi dira eta nekez antzeman daitekeen bihotz-malformazio bera dute. Itxuraz inolako harremanik ez duten arren, hizkuntzaren eta geografiaren gainetik dagoen lotura misteriotsua eta emozionala partekatzen dute.

La doble vida de Verónica filmari esker, Kieslowskik Cannes Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria eta FIPRESCI Saria irabazi zituen 1991n.

Jatorrizko izenburua: Podwójne ?ycie Weroniki
Zuzendaritza: Krzysztof Kie?lowski
Gidoia: Krzysztof Kie?lowski, Krzysztof Piesiewicz
Musika: Zbigniew Preisner
Argazkilaritza: Slawomir Idziak
Protagonistak: Irène Jacob, Halina Gryglaszewska, Kalina Jedrusik, Aleksander Bardini, Philippe Volter

BilbaoArte

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 31
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web BilbaoArte

Non