Ipuinaren Ordua (online): Saioa Aizpurua: "Atsua botil barruan"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abuztuak 31
  • Ipuinaren Ordua (online): Saioa Aizpurua: "Atsua botil barruan"

Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. Atsua botil barruanentzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetanBideoa abuztuaren 31ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika etaLur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Abuztuaren 31kalea izango da eskenatoki. Donostiako alde zaharreko kalerik zaharrena da, hiriko suteari aurre egin zion bakarra, 1813ko abuztuaren 31n, Independentziaren Gerran. Gertaera horren aurretik, Trinidad kalea zuen izena. Urtero auzotarrek kandelak pizten dituzte, sutea gogora ekartzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=rUM1B6u3iUQ


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 31
  • Ordutegia10:00
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non