Carlos Martín Ballester: "El genio tocaor de Sabicas (a 78 rpm)"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Carlos Martín Ballester: "El genio tocaor de Sabicas (a 78 rpm)"

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan.

Idazlea, ekoizlea, ikertzailea eta soinu ondarean aditua, Carlos Martín Ballesterrek Espainiako 1890-1960 arteko musika artxiborik handiena dauka eta, era berean, bildumarik garrantzitsuena bai flamenkoan, bai Espainiako grabazio politiko, kultural eta zientifikoetan. 2000tik aitzina, carlosmb 78 rpm records & cylinders enpresako zuzendaria da. Enpresak 78 rpm-ko diskoak eta fonografo-zilindroak merkaturatzen ditu. Halaber, Carlos Martín Ballester izeneko liburu-disko bildumaren nahiz El Arqueólogo Musical blogaren zuzendaria da eta Madrilgo Zirkulu Flamenkoko presidentea.

Flamenco on Firen, Carlos Martín Ballesterrek "El genio tocaor de Sabicas (a 78 rpm)" hitzaldia emanen du, hots, 78 rpm-ko disko-grabazio batzuk entzuteko aukera izanen da, haietan Sabicasen gitarra entzuten baita joan den mendeko 30eko hamarkadako kantaore batzuei lagunduta (El Carbonerillo, Juanito Valderrama, Niña de La Puebla, etab.). Hizlariaren hitzekin batera, irudiak proiektatuko dira.


Laburrean

Non