"El asado de Satán" ("Satansbraten")
AEF. Zuzendaritza eta gidoia: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Michael Fengler / Albatros Filmproduktion, Trio Film. Argazkia: Jürgen Jürges, Michael Ballhaus. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Thea Eymèsz. Aktoreak: Kurt Raab, Margit Carstensen, Helen Vita, Volker Spengler, Ingrid Caven, Marquard Bohm.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Garai batean "iraultzaren poetatzat" jo zuten Walter Kranz-ek sormen-krisi luzea bizi du. Bi urte daramatza ezer idatzi gabe eta zorrak metatzen ari dira. Emaztearekin –ez du jasaten– eta anaiarekin bizi da. Anaiak adimen-atzeratasuna dauka eta euli hilen bilduma egiten aritzen da. Maitale aberatsa erail ondoren, badirudi poesiaren odola berriro bere zainetatik zirkulatzen hasten zaiola eta berriz idazten hasten da.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Abuztuak 19
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa3,5 €
- Sarrerak Erosi
- Web Tabakalera


