Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Przypadek"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 17
  • Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Przypadek"

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin«Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera.

Przypadek

Witek Dlugosz protagonistaren bizitzaren hiru bertsio aurkezten ditu filmak, gertaera jakin batek baldintzatuta: Varsoviara tren bat galdu edo hartu. Lehen bertsioan protagonista azken unean igotzen da trenera, eta Alderdi Komunistako kide zahar bat ezagutzen du, alderdian afiliatzera animatzen duena. Bigarren bertsioan, protagonistak trena galtzeaz gain, atxilotuta amaitzen du eta oposizio politikoko kideekin lotzen duen gazte bat ezagutzen du. Hirugarren aldian protagonistak trena galtzen du berriro, eta horrek aukera ematen dio ikasketetako lagun batekin topo egiteko. Bertsio guztiak Varsoviako aireportuan amaitzen dira.

Jatorrizko izenburua: Przypadek
Zuzendaritza: Krzysztof Kie?lowski
Gidoia: Krzysztof Kie?lowski
Musika: Wojciech Kilar
Argazkilaritza: Krzysztof Pakulski
Protagonistak: Boguslaw Linda, Tadeusz Lomnicki, Zbigniew Zapasiewicz, Boguslawa Pawelec, Marzena Trybala

BilbaoArte

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 17
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web BilbaoArte

Non