Kantu eta Hitza

Pamplona/Iruña 2020(e)ko abuztuaren 13(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Kantu eta Hitza
    Estitxu Pinatxo

Ezpeletaren Jauregiko patioa ostegunetan 13, 20 eta 27, eta abuztuko azken larunbatean, hartuko du euskarazko musika-taldeen kontzertuak, Kantu eta Hitza programaren barruan. 20:00etan. Ziklo honetan Estitxu Pinatxo, Tempora, Thierry Biscary eta Ibil Bedi taldeak ariko dira. Estitxu Pinatxok kontzertua irekiko du agertokia zuen lehen diskoarekin. Haize gorri batek izenburupean, berak konposatutako gaiez osatua dago diskoa, euskaraz idatzi eta musika beltzaren ukitu argiez apaindua. Aparteko musikariez inguraturik, bere ahots indartsuaren kalitatea eta bikaintasuna erakutsiko ditu. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte.

Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Kantu eta Hitza programa, duela urte askotik hona, Erraldoien Txokoan egiten da, udaberrian. Aurten, alarma-egoera dela-eta bertan behera geratu ziren aurreikusitako kultur programazio guztiak, eta horregatik, bada, udan eginen da, beste patio batean, Ezpeletaren Jauregikoan, eguraldi ona lagun atari zabalean egin ahal izateko, gauden egoerak eskatzen dituen segurtasun-berme guztiak betez.

  • Abuztuak 13, osteguna. 20:00

ESTITXU PINATXO.
Estitxu Pinatxo musikari beratarrak 2019ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa. Haize gorri batek izenburupean, berak konposatutako gaiez osatua dago diskoa, euskaraz idatzi eta musika beltzaren ukitu argiez apaindua. Aparteko musikariez inguraturik, bere ahots indartsuaren kalitatea eta bikaintasuna erakutsiko ditu.
Estitxu Pinatxo: ahotsa eta pianoa
Joxerra Mitxelena: gitarra eta koruak
Garazi Esnaola: teklatua eta koruak
Txema Garces: baxua eta moldaketak
Mikel Santxez: bateria

  • Abuztuak 20, osteguna. 20:00

TENPORA
Ibilbide luzeko bost musikariz osatua, proiektua 2012an abiatu zen, eta bi disko luze argitaratu ditu, Mundu berria (2014) eta Itzulika (2017). Azpimarratzekoak dira hala taldearen osaera eklektikoa nola erakusten duen musika-aberastasuna, esperokoa dena, bestalde, aintzat hartzen badugu taldekideak honako proiektu eta talde hauetako partaide izan direla: Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Cantus Caterva, Umama o Et Incarnatus Orkestra, Petti… Estilo eta sentsibilitate horien baturak berezko nortasun berezia eman dio taldeari, arrastoa uzten duen izaera. Haren musika sailkaezina da, taldea etengabeko bilaketan aritzen baita; hori bai, bere musikaren funts eta bereizgarritasunari eusten die. Musikari adituen hitzetan, kantak pop eta jazzetik jaiotzen dira, eta elektronika zein rock progresiboaren eremuetan sartzen dira. Proposamenaren kalitatea, zuzenekoaren indarra eta abestietan islatzen duten sentikortasuna batetik, eta, bestetik, taldearen irmotasuna eta dotorezia; horiexek dira bai ikus-entzuleek bai kritikariek gehien nabarmendu dituzten ezaugarriak. Orain, Iruñera datoz hirugarren diskoa aurkeztera: Berriro asma nazazu. Uda aurretik kaleratzekoa zen lan bikaina da, ageriko arrazoiak direla medio azkenik irail amaieran aurkeztuko dena jendaurrean. Lan honek berretsiko du dagoeneko sendoa den taldearen bilakaera.
Hasier Oleaga: bateria
Itsaso Etxebeste: baxua
Juantxo Zeberio: teklatuak
Beñat Barandiaran: gitarra
Elene Arandia: ahotsa

  • Abuztuak 27, osteguna. 20:00

MUDA. THIERRY BISCARY
Thierry Biscary (1976, Anhauze, Nafarroa Beherea) bere bigarren diskoa aurkeztera dator, bere izenean, lehenbiziko aldiz. Diskoak mudaz dihardu, zentzurik zabalenean: norberaren eboluzio eta erreboluzioak, norberak sufritu edo erabakitako aldaketak. Bere bizitza erakusten digu, bere burua lantzen emandako urteak, garapen pertsonala, zeinean azal zaharrak erantzi baititu, apurka-apurka, sugeek nola. Horretarako, bizitako edo amestutako istorioak kontatzen ditu lagun dituen poeta eta bertsolarien laguntzaz: Uxue Alberdi, Leire Bilbao, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maia.
Thierry Biscary: ahotsa eta perkusioa
Amaiur Carajaville: ahotsa eta kontrabaxua
Jérémie Garat: ahotsa, gitarrak, mandolina eta biolontxeloa
Joël Merah: ahotsa, mandolina, bandurria eta gitarrak

  • Abuztuak 29, larunbata. 20:00

IBIL BEDI
Bost nafar gaztek osatzen dute Ibil Bedi, 2019an abiatutako musika-proiektua; disko bat –Berandu baina garaiz–, bideoklip bat eta formatu digitalean eskuragarri dagoen abesti bikoitza (Bide zuzena–Teilaturantz) argitaratu ditu. Estiloari dagokionez, zaila da definitzen; taldeak poparen inguruan kokatzen du bere burua, herri honetan musika-estilo horrengana izan ohi den nolabaiteko lotsari buelta emateko asmoz. Zuzenean ikusteko talde bat da, diskoan eskainitakoaz baino askoz haratago baitoa, entzuleengana ekarriz grabazio bidez ezin transmititu daitekeen gertutasuna. Konfinamenduak ekarritako ondorio latzak alde batera, geldialdi honek perspektiba hartzeko balio izan dio taldeari, eta udazkenean aurkeztuko duen disko berriari ekiteko.
Ibai Osinaga: ahotsa eta gitarra
Areta Senosiain: biolina, biolin-koruak eta koruak
Javier Larrañeta: baxua
Eder Escalera: bateria
Amets Aranguren: saxoa, teklatua eta koruak.

Ezpeletaren Jauregiko patioa izanen da, estreinako aldiz, atari zabaleko jardueren eszenatoki berria, musika, zirku eta antzerkiko gau eta ilunabar magikoez gozatzeko, adin guztietako jendeari zuzendutako hogeitik gora ikuskizun eta musika-kontzertu doakoen bidez. Patioak lau ziklo hartuko ditu, abuztuaren 3tik 29ra bitarteBertsionatuz zikloa, astelehenetan, 20:00etan; Kale-arteak, astearteetan, baita 20:00etan ere; Udako zinema, asteazkenetan, 22:00etan; Kantu eta hitza, ostegunetan eta 29ko larunbatean, 20:00etan, eta Iruña Ilunabarrean, ostiraletan, bi jardueraz, 19:00etan eta 20:00etan. Flamenko on fire jaialdiko haurrentzako bi ikuskizun ere hartuko ditu abuztuaren 29an eta 30ean 12:30etan. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira.
Patioa, Nafarroako Gobernuak transferitu duena, antolatuta dagoen moduan, COVID-19az babesteko ezarritako neurriak bermaturik egonen dira ekitaldietan. Hori horrela, ikusleen espazioa antolatzeko unean honako hauek hartu dira kontuan: (segurtasun-tartea eserlekuen artean, bertaratuen harremanetarako datuak jasotzea, eskuen higienearen eta maskaren erabileraren gaineko kontrola, hidrogel-banagailuak, arreta-laguntzaileak, etab). Eta, bestalde, programak ere egokitu dituzte espazio berri honetara. Halaber beste toki batzuetan egiten ziren programak Ezpeletaren Jauregira lekualdatu dituzte; izan ere, Iruña Ilunabarrean O-ko Andre Mariaren plazan egiten zen; Kantu eta hitza, Erraldoien Txokoan, eta Kale-artearen emanaldiak, Gayarre Antzokian.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko abuztuaren 13(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEzpeleta Jauregia

    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara

Non