AFOLBO, Asociación Folklorica de Bolivia + Danza Pinolera de Nicaragua + APROE ecuatorianos en Navarra
AFOLBO, Asociación Folklorica de Bolivia, Danza Pinolera de Nicaragua eta APROE ecuatorianos en Navarra dantza taldeek eskainiko dute Ziudadelan, abuztuaren 9ean, igandean, 12:30ean. Ziudadelak FOLKLORE HUTSA zikloa hartuko du irailaren 6ra arte, igande goizak 12:30ean. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, leku guztiak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira.
FOLKLORE HUTSA. irailaren 6ra arte. Igande goizak (12:30)
Uztailak 12, igandea. 12:30
Voces Navarras
Uztailak 19, igandea. 12:30
Los Tenampas
Uztailak 26, igandea. 12:30
Voces Riberas
Abuztuak 2, igandea. 12:30
Chuchin Ibañez y su mariachi
Abuztuak 9, igandea. 12:30
AFOLBO, Asociación Folklorica de Bolivia, Danza Pinolera de Nicaragua eta APROE ecuatorianos en Navarra dantza taldeek
Abuztuak 16, igandea. 12:30
Folclore árabe Grupo de danzas Nabda, Asociación Cultural Árabe y música magrebí de Dakka marrakchia Majmoat rreda y Lhoussaine Ouabi (cantante) y Abdul Ali Kasba (violinista).
Abuztuak 23, igandea. 12:30
Folclore Búlgaro. Asociación Cultural de Búlgaros en Navarra Orfey BG.
Irailak 6, igandea. 12:30: Alarde de Txistularis.
EKITALDI GEHIAGO ZIUDADELAN
Uztail, abuztu eta irailean zehar ikus-entzule guztiendako hitzorduak egonen dira, hainbat musika- eta arte-ziklotan banatuta: ‘Gauak Ziudadelan’, ‘Txokorik txoko’, ‘Ostegunetan, jazza’, ‘Folklore hutsa’, ‘Iruña Reclassics’, Harresietako jaialdia, ‘Flamenco on Fire’ eta ‘Pim Pam Ville’. Hori guztia koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatuta.
Udalaren kultur webgunearen bidez erosi ahal izanen dira sarrerak, www.pamplonaescultura.es/eu , Iruña Reclassics eta Flamenco on Fire jaialdietakoak salbu, haien webgune propioak baitituzte. Guztira 200 ikuskizunetik gora programatu dira, aurten tokiko kultur sektorearen alde apustu eginez, koronabirusaren osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz.


