Potx eta Lotx
Mutrikuko Bada Posible jaialdiaren barruan.
Potx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo honetan, etxean gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako.
Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. Baina laster hasiko zaizkie bisitari desberdinak agertzen. Horien artean, elkarrizketatzaile fin bat, sekretu handiak gordetzen dituen bizilagun xelebre bat eta postari bat.
Aukera paregabea izango da gure pailazoek asperdurari aurre egiteko!
Zer egingo dute pailazo bihurri hauek?
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2020(e)ko Abuztuak 3
- Ordutegia19:00
- LekuaKiroldegiko aparkalekua
Mutriku - HizkuntzaEuskara


