Bermeoko Musika Astea 2020: Basabi
Bermeoko Musika Astearen barruan.
Aurtengo egoera berezia dela eta, sarrera gonbidapen bidez egin beharko da. Uztailaren 28tik aurrera gonbidapenak eskuragai egongo dira Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 17:00-21:30 ordutegian. Abuztuaren 3tik 7ra eskainiko diren kontzertuak Santa Maria elizan egingo dira arratsaldeko 8etatik aurrera, baina abuztuaren 8rako ekintza berezia prestatu da Goiko Plaza, aire librean. Azken eguneko kontzertu honetan, aire librean egindako zinema ikuskizunetan bezala, 100 eserleku jarriko dira eta ez da sarrerarik beharko. Lehenbizi iristen denak tokia izango du.
Basabi
Talde hau bost musikariren jakin-minaren ondorioz sortu zen. Haien helburua da espezializatuta dauden estiloak euren eremutik atera eta estereotipoak desegitea. Batasun hau bi irizpidetan oinarrituz sortu da: musika klasikoa zabaldu eta txalaparta bultzatu. Txalapartaren hotsa sokazko musika tresnen sonoritatea disziplina biziago eta organikoagoan eraldatuko du eta horrela bere baitan irisgarritasun eta esperimentazioa duen ikuskizunak sortu. Honela, taldeak taldekideen pentsamoldea islatzen duen hizkuntza propioa sortuko du, muga eta etiketetatik aldenduz. Bermeon, Kronos ikuskizuna eskainiko dute.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Abuztuak 3
- Ordutegia20:00
- LekuaSanta Maria eliza
Bermeo - ZenbatekoaDoan


