Muskulo
Muskulo taldeak Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak antzezlanerako sortutako Domino kantuarekin abiatu zuen bere ibilbidea, 2014an. Ondoren etorri ziren “Triku bat errepidean” diska eta Trenplin lehiaketa irabaztea, azken honek Erik Truffaz-ekin jotzeko aukera eman zielarik.
2017an 4 kantuko EP bat kaleratu zuten baita “Lau” proiektua martxan jarri ere, 4 zinema zuzendarik kantu bakoitzari bideoklip bana sortu ziotelarik. Existitzen ez diren filmen soinu bandak egiten dituztela esan zuen behin haien lagun batek eta, musika definitu edo deskribatzea ariketa zaila edo ezdeusa izan daitekeen arren, haien kantuetan paisaia lehor malenkoniatsuak, pertsonaia xelebreen hainbat komeria edo dramak irudikatu ditzakegula esatera ausartuko gara.
Geroztik hainbat herri eta aretoetanizan dira, Vic, Zaragoza, Santander, … eta 2019a diska berrirako kantuak sortzeko baliatu dute, 2020an argitaratu duten “Esan gabe doa” hain zuzen ere.
Fitxa artistikoa
- Ander Fernandez: Gitarrak, klarinetea, sintea eta balalaika.
- Iker Fernandez: Tronpeta eta ahotsa.
- Oskar Morán: Bateria, perkusioa, midi
- teklatua, eltze, zartai eta zerbeza lata irekierak.
- Oscar Manso: Baxua, eltze eta zartaiak.
GONBIDAPENAK
-
Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 24an jarriko dira eskuragarri.
-
Non?
-
-
ONLINE: https://bibe.me
(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) -
Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
(agortu arte edo uztailaren 30eko 12:00ak arte)
-
-
-
Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
-
Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
-
Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
-
Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
-
Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
-
Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
-
Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
-
Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Abuztuak 1
- Ordutegia19:30
- LekuaGoiko Plaza – Alaberga
Errenteria - HizkuntzaEuskara


