Txaston Dixie
Tolosako udako kultur egitarauaren barruan.
Tolosako talde hau 2013. urtearen amaieran sortu zen New Orleans-eko Dixiland estiloaren kantu klasikoenak berreskuratu eta kaleratzeko asmoz. Tuba, Tronboia, Saxo Tenorea, Saxo Altua, Klarinetea, Gitarra, Banjoa eta bateriaz osatutako talde tolosarrak, Tolosandblues jaialdian izan du bere estreineko publikoa. Hamaika musika jatorri ezberdinetatik etorriak, ‘Dixie’ doinuetan bat egin dute AEBetako hegoaldeko doinuekin gozatzeko asmoz.
Gonbidapenak:
- Kultur etxean: 10:00 - 13:00
- Noiztik? uztailaren 8tik aurrera
- Noiz arte? agortu arte edo uztailaren 30era arte
- Gehienez bi hartu ahal izango dira
- Saio bakoitzeko egunean bertan ere jaso ahal izango dira, sobran gelditu direnak
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Uztailak 30
- Ordutegia19:00
- LekuaPlaza Barria
Tolosa


