Fokuak (FK): "En el balcón vacío"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 29
  • Fokuak (FK): "En el balcón vacío"

19:00 Grabatutako aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00 En el balcón vacío, Jomí García Ascot, Mexiko, 1961

Jomí García Ascot (Tunis, 1927 – Mexiko Hiria, 1986) eta María Luisa Elío (Iruña, 1926 – Mexiko Hiria, 2009) gehienentzat bi izen ezezagun dira, nahiz eta mendearen bigarren erdialdean gaztelaniaz idatzitako oinarrizko literaturaren barruan Gabriel García Márquezen Cien años de soledad (1967) liburuaren aurpegian azaltzen diren, eurei eskaintzen baitzaie. Izan ere, aipatutakoak idazlearen lagun minak eta neke-lagun ziren Mexikoko DFn joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren lehenengo erdian. Hala dio idazleak “La novela detrás de la novela” lanean, hau da, liburua idaztean izan zituen gorabeherak laburtzen dituen testuan[1]:

 “Lagun onenak taldeetan txandakatzen ziren gu gauero bisitatzeko. Itxuraz, ausaz azaltzen ziren eta aldizkari nahiz liburuen aitzakiarekin merkatuko saskiak ekartzen zizkiguten, ustekabekoak ziruditenak. Carmen eta Álvaro Mutisek, ohikoenek, eleberriaren aribideko kapitulua kontatzera bultzatzen ninduten. Ni moldatu egiten nintzen premiazko bertsioak asmatzeko, superstiziosoa bainuen idazten ari nintzena kontatuz gero, iratxoak izutzen nituela. (…)María Luisa Elíok, bere bertigo igarleekin, eta Jomí García Ascotek, senarrak, bere txundidura poetikoak geldiarazia, nire bat-bateko kontakizunak Jainkozko Probidentziaren ikur enkriptatu gisa entzuten zituzten. Beraz, lehenengo bisitetatik, ez nuen zalantzarik izan liburua eskaini behar niela. Gainera, laster ohartu nintzen guztion erreakzioek eta berotasunak nire egiazko eleberriaren mendi-zintzurrak argitzen zituztela" (hitz etzanak nireak dira).

[...]

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 29
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera

Non