Matilda
2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Maria Amolategi (ahotsa, gitarra akustikoa), Víctor Sánchez (maschine), Antxon Sarasua (teklatua, Hammond)
Matilda musika – taldea “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa da. Taldearen abestietan ikusten da zenbaterainoko eragina izan duten popak, R&Bak eta rockak Matildaren musikagintzan.
2019an argitaratu zuten lehen lana, ¿Te imaginas?. Disko horren nota bakoitzean dotorezia, zintzotasuna eta indarra antzematen dira. Hitzen mezuei indar berezia emateko ahotsak lantzeko duten modu hori ez da oharkabean pasatzen.
Taldeak, aldeko kritikak ez ezik, oso harrera ona izan du ikus-entzuleen aldetik 2019an eskaini dituen zuzeneko emanaldietan. Orain, pieza berriak lantzen ari dira, 2020 honetan argitara emateko asmotan.
Jazzaldiaren edizio honetan proposatuko digutena hirukote bat da, María eta Victor bikoteari Antxon Sarasuaren pianoa gehituko zaie. Talde gordinago bat, non abestiak beste espazio batera bideratuko dituzten, Mariaren ahotsa biltzeko testura elektronikoak erabiliz.
COVID 19 NEURRIAK
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Uztailak 25
- Ordutegia23:00
- LekuaFrigo Gunea. Paseo Zurriola 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan


