Gauak Ziudadelan: La Edad de Oro del Pop Español

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Uztailak 24
  • Gauak Ziudadelan: La Edad de Oro del Pop Español

La Edad de Oro del Pop Español izango da protagonista uztailaren 24ko kontzertuan, 21: 30ean, Noches en la Ciudadela zikloaren barruan. Udalaren kultur webgunearen bidez erosi ahal izanen dira sarrerak (12 €), www.pamplonaescultura.es/eu. Alberto Comesaña, Pablo Perea, Patricia Aguilar eta Rafa Blas dira talde honetako kideak eta 80ko eta 90eko hamarkadetako Pop abesti espainiarrik onenak ezagutuko dituzte.

Honako kontzertu hauek egonen dira Ziudadelan, besteak beste: Natalia Lacunza, la Chica Sobresalto, Viva Suecia, Diana Navarro eta Miss Caffeína.

Koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatu da programa. Horretarako, Ziudadelan instalatutako barrutian sarrerak eta irteerak erregulatuko dira. Ateak ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Eseri arte maskara jarrita eraman beharko da, eta segurtasun-tartea gorde uneoro. Sarrerak eta irteerak bereizita egonen dira eta esparruan gel hidroalkoholikoa egonen da ikusleen eskura.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia21:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Ziudadela

Non