Alberto Ramirezen margolanak

Soraluze-Placencia de las Armas 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • Alberto Ramirezen margolanak

Alberto Ramírez margolari soraluzetarrak konfinamendu garaian margotutako hainbat lan aterako ditu kalera asteburuan; Zubi Nagusian ikusi ahal izango dira, goizez.

Bihar eta etzi, hainbat margolan eta artelan jarriko ditu ikusgai Zubi Nagusian Alberto Ramirez margolari eta artista soraluzetarrak. 

Ramirezek konfinamendu garaian margotu eta sortu dituen piezen lagin bat izango da zubian ikusgai jarriko dena.

Lanik gehienak “Picassoren lanen berrinterpretazioak” dira eta margolari handiari omenaldi bat egiteko asmoz margtotu ditu.

Asteburuko erakusketa hau irailean antolatuko duen beste erakusketa handiago baten formato txikiko aurrerapena izango da. 

Erakusketa goizeko 10:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da, Zubi Nagusian.
soraluze.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • LekuaSoraluze-Placencia de las Armas

Non