Randy Greer Trio

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 23
  • Randy Greer Trio

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Randy Greer (ahotsa), Enric Peidro (saxoa), Sergio Albentosa (Hammond)

Greer-ek ahots bikaina du, eta gutxik erakusten dute berak bezala Nat King Coleren ahots estiloaren jarraipena; Greer-ek aitortzen du hark utzi diola eragin handiena, Cab Calloway, Billy Eckstine eta beste batzuekin batera.

Sonny Greer Duke Ellingtonen bateria-jolearen biloba izanik, ez da harritzekoa Randy musika joera argiak zituen familia batean hazi izana. Oso gaztetatik, musikarekin interesa agertu zuen, eta bereziki jazzarekin, eta luze gabe ikasketak egin zituen Berklee School of Musicen. Itzal handiko musikariekin grabatu edo/eta jo du: Stanley Clarke, Jesse Davis eta beste asko.

Egun, Levanteko kostaldean bizi da, eta Greer da zalantzarik gabe bere estiloko nazioarteko ahots nabarmenetako bat, hala hautatzen duen errepertorio finagatik nola haren ahots estiloan lortu duen bikaintasun eta kontrolagatik, zuzenean haren mentoreari, Nat Coleri, hertsiki lotua; Greer-ek, hala ere, goxotasun bikain batez eta berezko nortasunez jantzi du bere ahotsa, eta hor nabarmen geratzen dira haren ahotsaren purua, afinazio bikaina eta erritmoaren zentzu sofistikatua.

 

COVID 19 NEURRIAK

  1. Itxaron ilaran mahaia lortzeko
  2. Zure eserlekuan eserita egon zaitez
  3. Beharrezkoa da kontsumitzea
  4. Debekatua kanpotik edaria eta janaria sartzea
  5. Gehieneko egoitza bi ordukoa
  6. Ezin dira mahai eta aulkiak lekuz mugitu
  7. Erabili sarrerako gel  hidroalkoholikoa
  8. Egin kasu antolakuntzaren argibideei
jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaFrigo Gunea. Paseo Zurriola 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non