Oreka TX: "Koklea" + Michel Portal New Quintet
2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
- Oreka TX: Koklea
Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki), Iñigo Egia (perkusioa)
Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak sortu zuten taldea 1997an, eta, ordutik hona, etenik gabe, txalapartaren aukerak ikertzen eta zabaltzen ahalegindu dira, bai instrumentuaren musikaltasunari dagokionez eta bai hainbat materialekin esperimentuak eginez (jatorrizko zura ez ezik, harria, teilak, banbua… bai eta izotza ere). Bost kontinenteetan aurkeztu dituzte sortutako lanak, eta jakin izan dute publikoa eta kritika espezializatua bereganatzen. Oreka TXekoei mota guztietako artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaie. Horren adibide dira hainbat emankizunetan lankide izan dituzten musikariak: Phil Cunningham, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Núñez, RAI National Symphony Orchestra, Hakon Kornstad… Fusio musikala ez ezik, oso gustukoa dute beste diziplina batzuekin (dantza, zirkua, ikus-entzunezkoak, herri-kirolak edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspirazioa dakarkien beste zeinahi elementu) esperimentatzea eta ikuskizunak eratzea. Baina, lankidetza, sari edo aitortza guztien gainetik, taldearen plazerik handiena txalapartarekiko eta euskal kulturaren unibertsoarekiko sentitzen duten grina munduarekin partekatzea da.
- Michel Portal New Quintet
Michel Portal (klarineteak), Bojan Z. (pianoa), BrunoChevillon (kontrabaxua), Nils Wogram (tronboia), Jeff Ballard (bateria)Michel Portal baionarra, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietako bat da, finkatuta dagoenari desafio egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen instrumentu guztiekin erakusten duen maisutasunagatik.Klarinete-jotzaile aparta da, eta musika klasikoaren munduan Brahmsen eta Mozarten interpretazioengatik da ezaguna.Batez ere klarinete baxuan nabarmentzen da, Eric Dolphyren lorratzari jarraituz, baina ez da atzera geratzen saxo altuarekin (hasieran Paul Desmonden eragina izan zuen), tenorrarekin eta sopranoarekin, edota bandoneonarekin ere. Instrumentu horiek guztiak jotzen dituelako, musikari buruz duen ikuskerarengatik eta agertokian inprobisatzeko duen gaitasunagatik da Michel Portal Europako jazz free deitzen denaren lehen mailako artista.1971n egitura irekiko Unit proiektua jarri zuen abian, eta esan daiteke laborategi musikala izan dutela Frantziako abangoardiako hainbat eta hainbat musikarik.Portalek gutxieneko elementu formal batzuetatik abiatuta agertokian bertan lantzen den obraren dimentsio kolektiboa aldarrikatzen du, baina konpositore gisa ere nabarmentzen da, zinemarako eta telebistarako filma askotako musika idatzi baitu.Kontzertu honetarako Portalek boskotearen azken edizioa aurkeztuko digu, bertan izen eta balio handiko instrumentu-jotzaileak ditugu: Bojan Z pianista, Bruno Chevillon kontrabaxu-jotzailea, Nils Wogram tronboi-jotzailea eta Jeff Ballard bateria-jotzailea.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Uztailak 23
- Ordutegia21:00
- LekuaTrinitate plaza
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa28 €
- Sarrerak Erosi


