David el Mago: "El Mentilista"

Bilbao 2020(e)ko Uztailak 21
  • David el Mago: "El Mentilista"

David el Magok El Mentilista ikuskizuna aurkezten du. Gaztelaniazko mentalista eta mentira hitzen arteko fusioa da ikuskizunaren izena, eta, bertan, adimenaren sekretuetan barrena gidatzen du ikus-entzulea, ezinezko kasualitateen, aztikerien, pentsamendu-irakurketen eta iragarpenen bitartez

Ikuskizuna hala agertokian nola ikus-entzuleen artean gauzatzen da; azken horiek une askotan hartzen dute parte, eta tentsio-momentuak bizitzen dira, umore ukitu batekin, ikuskizun osoan harridura eta barreak nahasten direla.

Oharra: Magia eta mentalismo ikuskizuna da, haurrentzat ez da egokia, 12 urtetik gorakoentzat.


Laburrean

Non