"Mr. Kebab"
Zentzugabeko umorea eta surrealismo asko, barre-algaren bidez guri ziria sartzen saiatzen dena. Mr. Kebab antimagiazko ikuskizuna da, dadaismo hutsa, hitz-jokoen konkatenazio bat, lehen minututik ikusleekin konplizitate handia lortzen duena. Pertsonaia adeigabeak ikusleekin jolasten du, eta hauek hainbat momentutan ez dakite benetan ari den edo beraiekin geratzen ari den.
Pez en Raya nazioarteko proiekzioa duen konpainia, besteak beste, toki hauetan aritu da: Nueva Yorkeko Nazioarteko Pailazo Jaialdian, Shanghaiko (Txina) Nazioarteko Antzerki Jaialdian, Edinburgoko (Eskozia) Nazioarteko Antzerki Jaialdian eta Castelvetroko (Italia) Zentzugabeko Antzerki Jaialdian.
Iraupena: 70 minutu.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Konpainia Juancallate
- Data 2020(e)ko Uztailak 16
- Ordutegia20:00
- LekuaJuncal plaza
Irun - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


